Zenbait arrazoirengatik:
- Agian, ikusteko bide egokirik ez duzu aurkitu, besterik gabe: ikusi mesedez
bideo hau, minuto eta erdikoa da soilik.
- Orain dela gutxi egin baduzu matrikula, baliteke datuak lekualdatu gabe egotea NireIkasgelategira. Datu sinkronizazioa automatikoki egiten da, baina egunen bat ere hartzen ditu batzuetan.
Ikasle moduan parte hartzen baduzu gune batean, litekeena da matrikula aldaketaren bat egotea; izan ere, NireIkasgelategian dauden horrelako guneak matrikularen datu baseetatik hartzen dituzte datuak.
- "Proiektu" batean parte hartzen baduzu, gunearen jabeak agian "kendu" egin zaitu erabiltzaileen zerrendatik. Hitz egin jabearekin.
- Taldeen arteko loturak: Baliteke zu matrikulatuta egotea talde batean. Zeharkakoak diren irakasgai batzuetan matrikula talde desberdinak 'makrotalde' baten barnean batzen dira NireIkasgelategian. Hori dela eta nahasteren bat sortzen ohi da, NireIkasgelategiko gunearen kodea ez baita bat etortzen matrikula taldearen kodearekin. Makrotalde bat baldin bada, gunearen kodeak "G" letra edukiko du. Izenburua eta matrikulatu duguna bat etortzen badira, orduan dena ongi egonen da. Zalantzaren bat izanez gero, galdetu irakasleari.
- Taldeen arteko loturak: zure matrikula-talde bat agian beste talde bati lotuta dago. Honek arazoa ekar dezake NireIkasgelategian ez duzulako ikusten zure matrikulako gunearen kodea baizik eta bestearena, lotuta dagoenarena. Normalean izenburua berdina da, eta kodeak "G" batekin bukatzen dute.
Zalantza izatekotan, irakasleari komentatu edo NireIkasgelategiko laguntzarako helbideari idatzi.