NireIkasgelategian integratuta dagoen tresna bat da Bideokonferentzia, eta aukera ematen du fisikoki elkarrengandik urrun dauden pertsonak online konektatzeko. Zoom softwarea du oinarri, aplikazio erraz eta sendo bat, nazioartean erabiltzen dena, eta horrek optimizatu egiten ditu audio, bideo eta datu-seinaleak, komunikazioa eraginkorra izan dadin.
NireIkasgelategian integratuta dagoenez, plataforma horretako guneetan parte hartzen dutenek erabil dezakete Bideokonferentzia tresna.
Zertarako erabil dezakezu?
Oro har, fisikoki leku berean ez dauden pertsonak bata bestearekin komunikatzeko balio du. Azken urteotan, kasu hauetan erabili izan dira halako tresnak Unibertsitatean:
Lanen eta tesien defentsa egiteko, prozesuan parte hartzen dutenak elkarrengandik urrun baldin badaude.
Mintegietan, biltzarretan eta eskoletan parte hartzeko, hizlariak aretoan ez badaude.
Tutoretzak online egiteko, irakasleak eta ikasleak hitzordua finkatu ondoren.
Administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta irakasleek eta ikertzaileek trebakuntza online jasotzeko, G9 taldearen Ikasgelategi Birtual Partekatuan.
Eskolak grabatzeko eta gero berriz erabili ahal izateko.
Irakasleek eta ikertzaileek bilerak egin ditzaten ikerketa-proiektuetan edo bestelako lanetan.
Administrazioko eta zerbitzuetako langileek lan-bilerak egin ditzaten.
Nola erabiltzen da?
NireIkasgelategiko gune bakoitzaren barruan erabiltzen da tresna, dela irakasgaien gunean, dela proiektu pertsonalenean, dela bestelako guneetan.
Gainerako tresnak bezala, hemendik eransten da: Konfigurazioa (gunearena) > Editatu tresnak >, zabaldu Pluginak > Aktibatu Bideokonferentzia aukera, jarraitu >, hautatu ikono bat, eta Amaitu.
Ikus ezazu bideo hau, NireIkasgelategiko gune batean Bideokonferentzia nola eransten den azaltzen du (23 segundo):
NireIkasgelategitik kanpo ere erabil dezakezu Bideokonferentzia tresna, zerbitzua ematen duen webgunean bertan: www.zoom.us.
Rola: instructor/maintain
Instructor/maintain (irakasle) rola dutenek alta eman behar dute Zoom zerbitzuan. Hori dela eta, NireIkasgelategiko Bideokonferentzia tresnan lehenbizikoz sartzen direnean, Zoom-en orrialdea azalduko zaie. Hor, alta eman behar dute, "Regístrese, es gratuita" botoian klik eginez.
unavarra posta-helbidea erabili behar dute, tresna NireIkasgelategian integratuta egon dadin. Zoom-en alta-sistemak mezu elektroniko bat bidaliko die, kontua aktibatuz alta berrets dezaten. Gero, izena, abizenak eta pasahitza adieraziko dute.
Azken urratsak ez dira zertan egin: beste batzuek alta ematera gonbidatu eta saio bat exekutatu (aurrerago azaltzen da nola egin behar den).
Dagoeneko sortu duzu zure unavarra kontua Zoom zerbitzuan. Hemendik aurrera, NireIkasgelategian, Bideokonferentzia tresnan sartzen zarenean, orri hau azalduko zaizu:
Orain, bilera bat sortu behar duzu. Egin klik "Programar una reunión nueva" botoian, eta idatzi bilerari emango diozun izena, zein egunetan egingo den, zenbat iraungo duen eta antzeko datuak.
Adierazi dituzun egunetan gunean sartzen diren ikasleek parte hartu ahal izanen dute sortu berri duzun bileran.
Modu lehenetsian Zoom-en erregistratzen diren kontu guztiak basic motakoak dira, oinarrizkoak, eta 40 minutuko saioak egin daitezke gehienez ere (hala ere, mugarik ez dago bi partaide soilik baldin badaude). Saio luzeagoak egin nahi badituzu, licensed rola behar duzu. Rol hori eskatzeko, bidali mezu elektroniko bat aulariovirtual@unavarra.es helbidera, eta licensed rola aplikatuko dizugu.
Rol: Student/Acces
Student/access (ikaslea) rola dutenek ez dute Zoom-en erregistratu behar. NireIkasgelategiko Bideokonferentzia aukeran sartzen direnean, zuzenean sartuko dira webgunean, eta, bilerarik badago, hor izanen dute bilerarako esteka.
Saio bat exekutatzea
Zoom funtzionatzen has dadin, lehenbiziko aldian, aplikazio txiki bat instalatu behar da norberaren PCan edo gailu mugikorrean. "Iniciar" botoian klik egiten denean (edo "Entrar" student/acces rola izanez gero), aplikazioa deskargatzeko eskatzen du, eta horretarako esteka ematen du.
Hurrengo aldietan, saioa hasteko saialdi bakoitzean, automatikoki hautatuko du Zoom aplikazioa:
Ekipoaren audioa probatzea eta saioa hastea
Saioa hasi aurretik, komeni da egiaztatzea mikrofonoak eta entzungailuek behar bezala funtzionatzen dutela. Leiho hau azalduko da, eta hor egin klik "Probar el audio de la computadora" aukeran.
Hurrengo leihoetan, aukeratu zer mikrofono eta entzungailu erabili nahi dituzun, eta egiaztatu ongi funtzionatzen dutela.
Gailuak onartutakoan, saioan hasiko zara. Honelakoa da interfazea:
Oso intuitiboa da interfazea. Beheko botoien bidez, bileraren zenbait alderdi kudea daitezke: mikrofonoa eta webcama aktibatu eta desaktibatu, nork parte hartzen duen ikusi, beste batzuk gonbidatu, pantaila partekatu, txateatu, saioa grabatu eta abar.
Test egiteko saioa
Hurrengo esteka aukeran duzu test gisa egiteko saio erreal bat. Modu honetan zure sare konexioa konprobatu dezakezu eta baita ekipoa bera, soinu eta irudi dispositiboak ere:
https://zoom.us/test
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Funtzioei buruzko informazio xeheagoa behar baduzu, kontsultatu webgune hau: Zoom helpcenter https://support.zoom.us/hc/en-us
Tresna hau baliagarri izanen zaizuela espero dugu. NireIkasgelategiari dagozkion gai guztietan bezala, arazoren bat edukiz gero edo laguntza behar izanez gero, eta NUPeko komunitateko kide bazara, ez dudarik egin eta idatzi Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegira, helbide honetara: aulariovirtual@unavarra.es