NireIkasgelategia modu birtualean irakasteko, ikasteko eta lankidetzan aritzeko plataforma da, berariaz prestatua goi mailako hezkuntzarako. Tresna ugari dauzka bere erabiltzaileen arteko lankidetza eta komunikazioa online moduan indartzeko. NireIkasgelategia Unibertsitateko komunitateko kide guztientzat dago erabilgarri (ikasleak, irakasle-ikertzaileak eta AZL).
Software aplikazio indartsu eta malgua da Sakai, lagungarri irakaslearen lanerako eta ikaslearen ikasketa-prozesurako, eta, gainera, bide bat ematen du ikerketa taldeek eta unibertsitateko zerbitzuek lankidetzan aritzeko.
Kode irekiko software plataforma da, mundu osoan dauden unibertsitate batzuez osatutako fundazio batek garatu du eta berak du buruzagitza. Bereziki egokitzen zaizkie NUPek dituen informazio zerbitzuek erabiltzen duten arkitekturari eta teknologiari, eta horri esker integratzen da korporazio informazioa plataforman.
NireIkasgelategia unibertsitateko komunitateko kide guztientzat dago irekita, alegia, irakasle, ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.
NUPek ematen dizkigun gainerako zerbitzuetan ditugun erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin sar gaitezke Nire Ikasgelategira. Esaterako, posta elektronikorako dugun pasahitzarekin.
NireIkasgelategian erabiltzaile bakoitzak NireGunea izeneko leku pertsonala dauka, eta, horren barnean, norberak bakarrik erabiltzeko tresnak, sarbide esklusibokoak. Halaber, aukera ematen du web gune pertsonalizatuak sortzeko, sarbide kontrolatukoak, talde-lana egiteko eta edukiak argitaratzeko.
Besteak beste, NireIkasgelategiak tresna multzo handi bat jartzen du erabiltzaile guztien esku, edukiak argitaratzeko, komunikatzeko eta kudeaketa egiteko.
NireIkasgelategian erabiltzaile bakoitzak bere profilaren arabera, hainbat guneren kide bihurtzen da (ikastaldeak eta komunitateak), eta horiek modu korporatiboan sortu eta administratzen dira. Era berean, aukera ematen zaio gune berriak sortu eta administratzeko (proiektuak eta komunitateak), bere irakaslana, ikertzaile lana eta zerbitzu-lana egiteko, NUPen eta kanpoan.
Ikastaldeak dira NUPeko irakaskuntza eskaintzaren irakasgai bakoitzari esleitzen zaizkion web guneak, eta horien edukia irakasleak edo irakastaldeak kudeatzen du; bestalde, sarbidea eta bertan argitaratzen diren edukiak gune horietan matrikulatutako ikasleentzat bakarrik dira.
Komunitateak erabiltzaile-taldeak edo interes-taldeak dira, modu korporatiboan sortuak edo erabiltzaileek berek sortuak, beren kideen artean komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko. Bereziki aipatu behar dira NUPeko ikastegiei eta titulazioei esleitzen zaizkien komunitateak, bai eta abonatuen komunitateak ere, esaterako, ikasleenak, ikasle ohienak, nazioarteko mugikortasunekoak, lankidetzakoak, kultura jardueretakoak, kiroletakoak edo hizkuntzetakoak, besteak beste.
Proiektuak online inguruneak dira, edozein gairi buruzkoak, bereziki prestatuak edukiak argitaratzeko, komunikatzeko eta kudeaketa egiteko, eta edozein erabiltzailek edo erabiltzaile-taldek du ahalmena horiek sortu eta kudeatzeko.
Hauek dira NireIkasgelategiak ematen dituen aukeretako batzuk:
Fitxategiak gordetzea (gehienez ere 2 Gb) norberak erabiltzeko edo partekatzeko.
Aurretik ikusi ditugunaz gainera, administrazio pribilegio gehiago dituzu: